Lanketa prozesuak «erabiltzeko prest sistema» bermatzen du. Hierros Abrak bezero bakoitzaren beharrizanen neurriko irtenbideak eskaintzen ditu. Obra egiten hasteko beharrezko diren planilak egin eta burdinaren planoan egindako zatiketatik hasi eta lanaren buruketa eta ondoren obran gauzatzeraino. Honek, bolumen edo ezaugarri teknikoetatik aparte, edozein eratako proiektu egitea ahalbideratzen du.
Elektrosoldadura metodorik modernoenek aldez aurretik egindako armaduren segurtasuna bermatzen dute garraio eta hormigonatze prozesuan, eta beraz, istripuak ekiditen laguntzen dute. Proiektuan zehaztutakoaren arabera, soldatutako lotuneek barren arteko tarteak segurtatu eta exekuzio kontrol handiago eskaintzen dute bai eraikitzaile zein kalitate kontrolaren aldetik ere. Aldez aurretiko soldadurari esker, obran gerta daitezkeen zamaketa lanen ondoriozko gelditze uneak ere saihestu daitezke, eta dorre erako garabi baten bidezko enkofratuaren kokapena eta hormigoiaren ezarketan geldirik eustea segurtatzen du. |
© 2005 Hierros Abra S.L. |
Polígono El Abra · P-2-2-2 · Apartado de Correos 56 · 48500 ABANTO-ZIERBENA · Bizkaia Tel. 946 363 199 · Fax 946 363 229 · l.cuenca@hierrosabra.com · Lege-oharra |